Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hong Ying

Txinatar eleberrigilea (Sitxuan, 1962). 1989ko ekainaren 4an Tiananmeneko plazan izan zen sarraskiaren ondoren, eleberri bat idazten hasi zen mundu zabalean ezagutarazteko egun hartako gertaera dramatiko haiek, bide batez Txinako talde sozial ahulenen –emakumeen– eskabideak plazaratuz: Traizio egin zeneko uda da eleberriaren titulua. Agintariek berehala debekatu zuten. 1991n Hong Ying Londresa erbesteratu zen, eta Txinako gobernuak sorterrira itzultzeko debekua ezarri zion. 1996an ingelesera itzuli zen bere eleberria, eta berehala zabaldu zen mendebaldean. 1997an beste eleberri bat idatzi zuen, Londresen argitaratua: Gosearen alaba.