Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hogg, Helen Sawyer

Estatubatuar astronomoa (Lowell, Massachussetts, 1905 - Ontario, 1993). Ikasketak amaituta, eskolak eman zituen zenbait unibertsitatetan. 1935-1951 bitartean Torontoko Unibertsitateko behatokian lan egin zuen, eta eskolak eman zituen berriro 1951-1976 bitartean. Halaber, 1951-1981 bitartean Toronto Daily Star egunkarirako astronomia artikuluak idatzi zituen. Sari asko jaso zuen bere karrera luzean, Estatu Batuetako Astronomia elkartearena, besteak beste. 1957-1959 bitartean Kanadako Errege Astronomia Elkarteko lehendakari izan zen.