Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hodgkin, Allan Lloyd

Neurologo ingelesa (Banbury, Oxfordshire, 1914 - Cambridge, 1998). Nerbio zelulei eta zuntzei buruz egindako ikerketengatik, Medikuntzako Nobel saria jaso zuen ikerketa horretan lankide izan zituen F. Huxley eta Y. Eccles-ekin batera. v Hodgkin-en gaitza. Med. Linfa ehunen eritasun gaiztoa; edozein adinetan izan daiteke. Lepo aldean, sabel aldean, bularrean, besazpietan eta gorputzaren beste zenbait tokitan diren linfa gongoil batean edo gehiagotan izaten den mina, sukarra, pisu galera eta egoera orokorraren aldaketa izaten dira, besteak beste, gaitz honen sintomak. Trataera tasunaren hedapenaren araberakoa izaten da; ebakuntza, irradaterapia eta kimioterapia, edo horien konbinaketak erabiltzen dira. Trataerak % 60-85 tartean sendatzen du eritasuna, azkar hasten bada batez ere.