Hoder
edo Hodh. Mit. Gauaren jainkoa Eskandinaviako mitologian. Odinen semea zen; itsua zen, gizonak beren adoreagatik epaitu behar baitzituen, eta ez itxuragatik. Loki-k engainaturik, bere anaia Balder, argiaren jainkoa, hil zuen. Gainerako jainkoek zigortu nahi izan zuten baina Odinek ez zien utzi. Bestela ere ez zen Hoder atzeman-erraza, jantzi eta ezpata magikoak baitzituen babesgarri. Hala eta guztiz ere, Wali-k, Balder mendekatzeko Odin eta Rinda-rengandik sortutako semeak, hil zuen.