Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hines, Jim

Estatubatuar atleta (Sacramento, Kalifornia, 1948). 100 metroak hamar segundotik behera egin zituen aurreneko atleta, 1968ko ekainaren 20an: 9,9 segundo (esku kronometroaz neurtuta). Mexikoko 1968ko Olinpiar Jokoetara beste bi lasterkari aurkeztu ziren marka berarekin, baina finalean Hines izan zen lasterrena, 9,95 segundo (final bat kronometro elektrikoaz neurtzen zen lehen aldian). Mexikon, gainera, 4 x 100 lasterketa irabazi zuen taldean parte hartu zuen; irabazi eta 38,24 segundoko munduko errekorra ezarri zuten, gainera. Jim Hinesen 100 metrotako munduko errekorra indarrean egon zen 1983 arte (Calvin Smith, 9.93), eta Olinpiar Jokoetako errekorra 1998 arte (Carl Lewis, 9.92).