Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hinault, Bernard

Frantses txirrindularia (Finac, 1954). Txirrindularitzaren historiako hoberenetako bat, Frantziako bost Itzuliren irabazlea, Anquetil, Merckx eta Indurain bezala. Txirrindulari bikaina izan zen (Kaimana esaten zioten), bai indarrez, bai adimenez. Frantziako Itzulia bost aldiz irabazi zuen (1978, 1979, 1981, 1982 eta 1985 urteetan), eta 77 aldiz jantzi zuen proba horretan liderraren elastikoa; Italiako Itzulia hiru aldiz (1980, 1982, 1985), eta Espainiakoa bitan (1978 eta 1983an) irabazi zuen. Beste garaipen aipagarri batzuk: Lieja-Bastogne-Lieja (1977, 1980), Dauphiné Libéré (1977, 1981), Nazioetako Sari Nagusia (1977, 1978, 1979, 1982, eta 1984), Errepideko Munduko Txapelketa (1980).