Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hillery, Patrick John

Irlandar politikari eta medikua (Miltown Malbay, Clare, 1923 - Dublin, 2008). Medikuntza ikasketak egin zituen Dublingo Unibertsitatean. 1955-1957 bitartean Osasun Batzorde Nazionaleko kide izan zen. Hurrengo urteetan Miltown Malbayko barrutiko artategiko mediku ofizial izan zen eta West Clareko auzitegi mediku. 1951n, Clare konderriaren ordezkari gisa, Legebiltzarrerako hautatu zuten, eta legebiltzarkide izan zen 1973. urtea arte (Europako Batzordeko kide izendatu zuten). Zenbait ministerioren ardura izan zuen: 1959tik 1965era Hezkuntzakoarena; 1965etik 1966ra, Industria eta Merkataritzakoarena; 1966tik 1969ra, Lanekoarena; eta 1969tik 1972ra Kanpo Arazoetakoarena. Bere agintaldian negoziatu zen Irlandaren sarrera Europar Batasunean. 1973an Europar Erkidegoen Batzordeko lehendakariorde izendatu zuten. 1976an, Irlandako lehendakariak bere karguaren dimisioa aurkeztu zuelarik, Hillery hautatu zuten haren ordezko. Karguan 14 urte egin ondoren, 1990eko lehendakaritzarako hauteskundeetan ez zuen bere burua aurkeztu.