Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hillary,

Edmund Percival. Zeelanda Berriko mendizale eta esploratzailea (Auckland, 1919 - Auckland, 2008). Tensing xerparekin batera Chomolungma edo Everest deritzan mendiko gailurrera iritsi zen lehena izan zen (1953ko maiatzaren 29a). Gero Commonwelth-ek antolaturiko Hegobururako bidaldian parte hartu zuen (1957-1958), eta Himalaiara joan zen behin baino gehiagotan (1961-1964).