Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hidra

iz. Zool. Hidridoen familiako animalia zelenterodun batzuen izena. v Ur gezetako hidra (Hidra viridis). Ez du ahoan garrorik. 6 mm inguru luze da, kolorez berdea eta zilindro huts baten itxura du. Bakarka bizi ohi da, landareren bati edo beste zernahiri itsatsia. Garroez harrapatzen dituen uretako animalia txikiak janez elikatzen da. Sexu bidez nahiz gemazioz ugal daiteke. v Hidra arrunta (Pelmatohydra oligactis). 20 mm luze da eta ahoaren inguruan bost garro ditu.