Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herrera, Fernando de

(«El Divino» deitua). Espainiar olerkaria (Sevilla, 1534 - Sevilla, 1597). Andaluziako Errenazimentuko olerkari gailena izan zen. Herreraren poesian —formaz jori, gaietan berrikuntza handirik gabea— Garcilaso de la Vegaren eta Góngoren eragina nabari da. Amodiozko olerkiak ondu zituen batez ere, Petrarcaren ildotik sonetoetan idatziak, nahiz eta Ausiàs March-en ukitua ere ageri duen. Oda aberkoiak ere idatzi zituen, hala nola Canción a la batalla de Lepanto (1571) eta La canción por la pérdida del rey don Sebastián (1578). Historiako obrak ere idatzi zituen. Erudizio handiko kritikaria zen; Espainiako literatura teoriaren lehen obretariko bat moldatu zuen, Garcilasoren lanen edizio kritikoaren harira: Obras de Garcilaso de la Vega, con anotaciones de Fernando de Herrera (1580).