Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hermetismo

iz. (Hermes Trimegisto gnostikoaren deituratik). Liburu hermetikoak: Egiptoko Hermes Trismegisto erregeak idatzitako liburuak; haren idazkien zenbait zati III. mendean aurkitu ziren, eta 1471. urtean Marsilio Ficino-k latinera itzuli zituen. Erdi Aroko hermetismoa izpirituzko alkimia gisako sarrera bat zen; alkimia horren oinarria ikus daitekeenaren eta ikusi ezin daitekeenaren arteko, eta gizonaren eta izadiaren arteko ezkutuko loturak ziren. Hermetismoak gizona jatorrizko urrea bezain berri egin eta Jainkoarenganaino jasotzen duen argiraino eramaten du gizona. v XX. mendeko Italiako poesia mugimendua; Frantziako poesia sinboliko eta postsinbolismoaren (Mallarmé, Rimbaud, Valéry, etab.) ondorioz sortu zen. Poesia hutsa lantzen zuten hermitismoaren jarraitzaileen iritziz, poesia bera da garrantzitsua, bestelako asmorik gabe. Mugimendu honetako poeta garrantzitsuenen artean, Quasimodo, Gatto, eta Ungaretti aipa daitezke.