Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hermes “Revista del País Vasco”

Urte asko argitaratu gabe egon ondoren, 1993an Bilboko Arte eta Letren Euskal Institutuak aldizkaria berreskuratzeko saio bat egin zuen. 2001. urtean, aro beti bati ekin zion Sabino Arana Fundazioaren eskutik, Txema Monteroren eta Koldo Mediavillaren zuzendaritzapean, "euskal gizartearen aniztasuna bereganatuz eta euskal identitate nazionalaren garapenaren zerbitzuan". Hiruhilabetekari gisa birsortu zen, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzia.