Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Heraklide Pontokoa

Greziar filosofo eta astronomoa (Herakleia Pontokoa, K.a. 388? - 312). Platonen ikasle eta jarraitzaile izan bide zen Akademiaren zuzendaritzan. Lurra bere ardatzean itzulika dabilela adierazi zuen lehena izan zen. Literaturaz ere arduratu zen. Besteak beste, Homero eta Hesiodoren garaiari buruzko tratatua idatzi zuen.