Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Herakleia

Antzinateko hiri batzuen izena, Heraklesen egintzaren batekin zerikusia zutelakoan hala deituak. v Herakleia Pontokoa. Gaur egun Eregli (Turkia). K.a. VI. mendean Megarako kolonoek sortua. K.a. IV. mendean garrantzi handiko portua izan zen. Erromatarren aliatua baitzen, Mitridates-en aurkako gerran suntsiturik gelditu zen. v Herakleia Minoa. Gaur egun Platani (Sizilia). K.a. VI. mendean kolonizatua. Denbora luzean Kartagok eta Sirakusak beretu nahi izan zuten. v Herakleia Latmokoa. Latmo mendiaren oinetan dago (Jonia). v Herakleia Trakinia. Espartak sortua K.a. 426. urtean, Eta mendiaren oinetan. v Herakleia Lukaniakoa. Gaur egun Policoro (Basilicata). Tarentoko kolonia, K.a. 433an sortua. Hiritik gertu, K.a. 280. urtean, Pirro II.a erromatarrei garaitu zitzaien. Han aurkitu ziren 1732an “Herakleiako taulak”, Julio Zesarren lege bat grekoz idatzirik dakarten brontzezko taula batzuk.