Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hepburn, Audrey

Estatu Batuetako zinema antzezlea, jatorriz belgikarra (Brusela, 1929 - Tolochenaz, Suitza, 1992). Dantzari eta antzerki antzezle bezala hasi zen, eta britainiar film batzuetan lan egin bazuen ere, Gigi lanarekin egin zen ezaguna Hollywood-en. 1953ean antzezle hoberenaren Oscar saria irabazi zuen Roman holiday (Erromako oporrak) filmean egindako lanagatik. Zuzendari askoren filmetan parte hartu zuen: W. Wyler, F. Zinnemann, J. Huston, Cukor, etab. Antzezle bikaina zen, gozoa baina aldi berean bizia. haren lan aipagarrienak: Sabrina (1954), Breakfast at Tiffany´s (1961, Gosaltzea Tiffanis-en), My fair lady (1964, Nere dama ederra), Robin eta Marian (1976). 1998an UNICEF erakundearen enbaxadore berezi izendatu zuten, eta Afrikako eta Latinoamerikako haur behartsuen alde lan egin zuen