Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henao, Gabriel

Espainiar historiagile eta filosofo jesuita (Valladolid, 1611 - Salamanca, 1704). Medina del Campoko erretore izan ondoren filosofia, teologia eta Liburu Santuak irakatsi zituen Bilbo, Oviedo, Valladolid eta Salamancan. Jakituria handiko gizona zen. Euskal Herriko historiari buruzko bi liburu eman zituen argitara, besteak beste: Vizcaya illustranda ab Academia Humaniorum litteratum Bilbaensis Scholae Societatis Jesu, BIlboko hiriko historia (1637) eta Averiguaciones de las Antigüedades de Cantabria obra garrantzitsua (hiru liburuki, 1689-1691), Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako historia. Bere ordenaren sortzailea, Ignazio Loiolakoa, euskaldun izateak erakarri zuen Henao euskal lurraldeetara; Tubal elezaharretako pertsonaia Euskal Herriko eta Espainiako lehen biztanleen jatorria zelako teoriaren alde egin zuen bere idatzietan.