Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hemotorax

iz. Med. Bi pleura-mintzen arteko barrunbean gertatzen den odol isurketa, odol hodietan zauri batek eragin dituen traumatismo baten edo zenbait gaixotasunen (biriketako infartoak, leuzemiak, aortako pareten pitzadura edo aneurisma) ondorio izan daitekeena. Min sorra bular inguruan, arnasa hartzeko zailtasuna, odol jarioa eta anemia ditu ezaugarri nagusiak.