Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hefner, Hugh Marston

Estatubatuar argitaratzailea (Chicago, 1926). Playboy aldizkariaren argitaratzailea. 1953an argitaratu zuen aldizkariaren lehenengo alea, eta izugarrizko arrakasta izan zuen. Aldizkariaren irakurle gehienak gizon ikasiak eta dirudunak ziren. Izkirimiri lohiak, publizitatea eta neska biluzien argazkiak dira aldizkariaren mamia.