Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hefesto

Mit. Greziako mitologiako pertsonaia, suaren jainkoa. Zeusen eta Heraren seme zen; elezahar batzuen arabera Afrodita zen haren emaztea, eta beste batzuek diotenez, berriz, Karita. Herrena zen; atsekabe handia izan zen hura Hera bere amarentzako, eta jaio zenean zerutik kanpora jaurti zuen haserre. Geroago Zeusek, aitak, berriro bota zuen zerutik familiarteko haserre batengatik. Eskulangileen zaindaria zen.