Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hébert, Jacques René

Frantses iraultzailea (Alençon, 1757 - Paris, 1794). Le Père Duchesne astekari guztiz sutsua sortu zuen (1790). Marat hil zenean, Cordeliers klubeko buruzagi bihurtu zen. Hébertarrek Parisko Komuna eta herri elkarte gehienak kontrolatzen zituzten. Bere aginpidea arriskuan ikusirik, Robespierre buru zuen Salbamendu Publikorako Batzordeak ezker muturrekoei ekin zien lehenbizi: Hébert eta bere jarraitzaileak atxilotu zituzten (1794ko martxoaren 12). Auzitegi Iraultzaileak heriotza epaia eman zien, eta gillotinan hil zituzten.