Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hebea

iz. Bot. Euforbiazeoen familiako 20 bat zuhaitz-moten izena. Esnearen itxurako izerdia dute. Berez Ameriketako tropiko aldeko eskualdeetan hazten dira. Kautxua egiteko erabiltzen da beren izerdia. v Brasilgo hebea. (Hevea brasiliensis). Jatorriz Amazonas ibaiaren ibarretakoa dena, baina gaur Asiako tropiko herrialdeetan, batez ere ekialdekoetan lantzen den eta gehien saltzen zuhaitza. Ezagunak dira baita ere H. guyanensis, H. spruceana eta H. benthaniana.