Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hasse, Johann Adolf

 Alemaniar musikalaria (Bergedorf, Hanburgo inguruan, 1699an bataiatua - Venezia, 1783). Tenorra izan zen Hanburgoko operan; Dresden-en, Vienan eta Venezian lan egin zuen. Metastasioren libreto gehienei jarri zien musika; 100 operatik gora idatzi zuen, eta horrez gainera, meza asko, sinfoniak eta sonatak, besteak beste.