Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hasidismo

iz. (Hebreeraz, hasid hitzak “garbia” esan nahi du). XII. eta XIII. mendeen bitartean Alemanian sortu zen juduen erlijiozko joera. Mistizismorako joera eta hilduretarakoa bateratu zituen, eta arrakasta handia izan zuen jende xumearen artean. v XVIII. mendean Polonian juduen artean sortu zen joera, milioika juduengan eragina izan zuena, eta gaur egun arte Estatu Batuetako eta Israelgo talde batzuetan iraun duena. Bizitza mistikoa, Idatzi Santuen irakurketak eta izpiritua bizitza zaintzea eta penitentzia egitea dira joera horren ezaugarriak.