Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hashimoto, Ryutaro

Japoniar politikaria (Soja, 1937 - Tokio, 2006). 1963an hautatu zuten lehenbizikoz parlamentari, Alderdi Liberal Demokratikoko zerrendetan. Gerora hainbat kargu izan zituen Japoniako administrazioan: Garraio, Finantza, Atzerri eta Industria ministro izan zen, besteak beste. 1995ean ALDko buru hautatu zuten, eta Lehen Ministro 1996an.