Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harris, Richard

Irlandar antzezlea (Limerick, 1932 - Londres, 2002). Antzerkigintzan hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen Zubi alderako leihoa obran eginiko lanagatik, baita Macbethekin ere. Zineman, Bizitza kirolzalea (1963) filmarekin heldu zitzaion arrakasta: interpretazio saria Cannesen, eta Oscarrerako izendapena (beste behin ere izendatu zuten Oscar sarirako, 1990ean). Gerora etenaldia izan zuen Harrisen karrerak, alkoholarekiko mendekotasunak eraginda-edo, baina 1970ean agertu zen berriro hizki handiz bere izena pantailetan, Zaldia izeneko gizona filmari esker. Ordurako eginak zituen Mary Dearen hondoratzea (1959), Navaroneko kanoiak (1961), Bountyko matxinada (1962), Telemarkeko heroiak (1965), Mayor Dundee (1965), Biblia (1965), Camelot (1967) eta Cromwell (1970). 1990eko hamarkadan izan zuen bigarren urrezko aroa, orduan egin baitzituen Zelaia (1990), Barkaziorik ez (1992) eta Gladiator (2000). Film aipagarriak ditu halaber Biolin-jotzailea teilatuan (1971), Lur basati bateko gizona (1971), Robin eta Marian (1976), Baso ahateak (1978), Tarzan, giza tximua (1981) eta Siberiako bizargina (1999).