Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harris, Marvin

Estatubatuar antropologo eta soziologoa (Chicago, 1927 - Gainesville, 2001). Ekuador, Brasil, Mozambike eta beste zenbait herrialdetan egin zituen antropologiari buruzko ikerlanak, materialismo kulturala deritzon joeraren ildotik. Aipagarriak ditu obra hauek: Kultura, gizakia eta izadia (1971), Materialismo kulturala (1979), Teoria antropologikoaren garapena (1982), Heriotza, sexua eta ugalkortasuna (1991).