Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harmonia

Mit. Tebasko elezaharren arabera, Afroditaren eta Aresen alaba; Samotraziakoen arabera, Zeusen eta Elektraren alaba. Kadmusekin ezkondu zen eta jainkoek soineko bat eta lepoko bat eman zizkioten bere ezteietan opari gisa. Ateneak eta Hefestok egin zuten Harmoniarentzako soinekoa; Harmonia Afroditaren eta Aresen alaba zelako gorroto baitzuten, soinekoari pozoia ezarri zioten Harmoniaren seme-alabak hil zitezen. Harmonia eta Kadmus suge bihurtu ziren.