Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harlow, Jean

(Jean Harleam Carpentier benetako izenez). Estatu Batuetako zinema antzezlea (Kansas City, 1911 - Hollywood, 1937). Gazterik hil zen eta ez zuen film askotan parte hartu. 1930. ondorengo urteetan “sex-symbol” ezagunenetakoa izan zen. E. Lubitsch-ekin hasi zen zineman lanean (Love Parade, 1929) eta F. Capra-k zuzenduriko Platinum Blonde (1931, Horail platinoa) filmak eman zion gerora Harlow izengoitia. J. Harlowren film arrakastatsu batzuk: H. Hughes-en Hell’s Angels (1930, Infernuko Aingeruak), V. Fleming-en Red Dust (1932, Hauts Gorria) eta J. Conway-ren Saratoga (1937).