Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hamdaniar

izlag. eta iz. Hist. Egiptoko arabiar familia ospetsu bateko kidea. Kuleib heroiaren ondorengo zen Hamdan printzearen ahaleginei esker heldu zen familia hori agintera, eta hortik datorkio izena. Antzinako buruzagi musulmanen bertuteak izan zituztenetan azkenekoa izan zen. 936. urtean, ia Mesopotamia osoa familia honen esku egon zen.