Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hafnio

iz. Kim. Gai bakuna (Hf; at.-z 72; at.-m 178,48). Metal zuria, hariaren gisako egituretan agertzen dena eta herdoiltzen oso zaila dena. 2.230° C-an urtzen da. Ez da oso ugaria. Zirkonioaren antz handia du eta harekin nahasturik agertzen da zirkonio silikatoan. Neutroiak bere baitan hartzeko duen erraztasun handiagatik, erreaktore nuklearretan erabiltzen da, irradak kontrolatzeko. Tresna elektrikoetan ere erabiltzen da. Pozoitsua ez bada ere, arriskutsua da, hauts gisa dagoenean oso erraz hartzen baitu suak.