Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guterres, Antonio

Portugaldar politikaria (Lisboa, 1949). Ingeniaritza ikasketak egin zituen, Lisboan. Gero, bi urtez, institutuko irakasle izan zen. Krabelinen iraultzaren ondoren, Alderdi Sozialistako kide egin zen. Alderdi barruan, 1976, 1980 eta 1987ko hauteskunde kanpainak gidatu zituen, eta Nazioarteko Sozialistako lehendakariorde izendatu zuten. 1976-1995 bitartean diputatu izan zen Castelao Blanco barrutiko ordezkari gisa. 1988an alderdi sozialistaren Legebiltzarreko buru izendatu zuten. Bi urte geroago, alderdiko laugarren idazkari nagusi izendatu zuten, eta 1992an, Jorge Sampaioren lekua hartu zuen alderdiko idazkari nagusi gisa. Kargu horretatik, herriaren babesa berreskuratzen saiatu zen, 1991ko porrotaren ondoren. Hurrengo udal hauteskundeetarako, alderdiak, garaile atera ez bazen ere, udal nagusiak eskuratu zituen. 1995eko hauteskunde orokorrak Guterresek irabazi zituen, aise, botoen % 44 eskuratuta: 112 aulki Legebiltzarrean. 1995eko urriaren 12an Lehen Ministro kargua hartu zuen Anibal Cavaco Sivaren ordez. Guterresek zentroko joera eraman zuen gobernura, bere alderdiaren ildoaren arabera eta Mario Soaresen onespenarekin.