Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gutenberg, Johann

Alemaniar inprimatzailea (Mainz, 1397 - Mainz, 1468). Ustez, letra mugikorrez inprimatu zuen lehen europarra izan zen. Zenbaiten iritziz ordea, Holandako Laurens Janszoon-ek eta Italiako Pamfilo Castaldi-k Gutenberg-ek baino lehenago asmatu zuten gauza bera. Gainera, Gutenberg-en izena ez da haren lanetan agertzen, eta bere bizitzari buruzko xehetasunak ere oso gutxi dira. Urregilea izan zela dirudi. Inprenta Estrasburgon asmatu bide zuen 1436an edo 37an, baina egozten zaizkion lanak, Mazarinoren Biblia barne (1455), Mainz-en egin zituen. Inprimategia Johhan Fust-i eman behar izan zion zorren truke.