Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gürsel, Nedim

Turkiar idazlea (Gaziantep, 1951). Erbestea, bakardadea, herrimina… dira bere eleberrietako gai nagusiak. Lehenbiziko liburuagatik (1975, Uda luzea Istanbulen) Turkiar Hizkuntzaren Saria eman zioten. Gaur egun Parisen bizi da, eta turkiar literatura irakasten du Ekialdeko Hizkuntza eta Zibilizazioen Institutuan. Beste obra aipagarri batzuk: Komandantearen untxiak (1985), Azken tranbia (1991), Lehenbiziko emakumea (1994), Konkistatzailearen eleberria (1995).