Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gurrutxaga, Joaquin

Gipuzkoar olerkari eta artista (Donostia 1911 - Donostia, 2000). 1930eko hamarkadan abangoardia artistikoaren aldeko apustua egin zuen artisten belaunaldiko kidea izan zen. Jorge Oteiza, Narkis Balenziaga, Nikolas Lekuona eta Gabriel Celayaren adiskide eta lankide izan arren, ez zuen jendaurrean haiek lortutako oihartzunik lortu. Gaztetatik idazten zuen, nahiz eta bere zaletasun nagusia musika izan eta ogibidea, berriz, pintura. Madrilgo San Fernando Arte Ederren Eskolan irakasle izan zen gerra zibilaren amaieratik erretiroa hartu zuen arte. Gaztetan hasi zen idazten, baina ez zituen zahartzaroa arte bere poemak argitaratu. Izan ere, 1995ean argitaratu zen bere lehen poema liburua, Últimos poemas, eta 1996an bigarrena eta azkena, El tiempo, el humo, el pasado.