Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gulfstream ur-lasterra

Ur-laster beroa, Ozeano Atlantikoaren iparraldean. Mexikoko golkotik Floridako itsasartean barrena ateratzen da, Estatu Batuetako itsasertzari jarraituz joaten da Nantucket uharteraino, eta Labrador-eko ur-laster hotzaren eraginez zentzuz aldatzen da. Ozeano Atlantikoa igarota bi adarretan banatzen da: iparralderantz batetik, Barents itsasoan galdu arte, eta hegoalderantz bestetik, Kanarietako eta ekuatoreko ur-lasterrekin nahasteko; Atlantikoa ekialdetik mendebalera igaro ondoren berriz ere sartzen da Antilletako itsasoan. Mexikoko golkotik ateratzean 29° C-ko tenperatura du, orduko 8 km egiten ditu, 80 km zabal da eta 60 m sakon. Urdin kolore bizikoa da eta gatz kopuru handi samarra du. Garrantzizkoa da ipar-mendebaleko Europako kliman duen eragina, asko gozatzen baitu.