Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

grisoi

iz. Zool. Mustelidoen familiako animalia haragijalea, igarabaren antzekoa (Grison vittatus). 45 cm inguru luze izaten da, isatsaren 20 cm-ak barne. Ilea, tentea eta motza izaten du, gris-argia bizkarrean, eta gaztaina kolorekoa papar-sabeletan. Oihaneko eta etxeko animaliak janez elikatzen da. Ez da oso igokari ona, baina oihanetan ibiltzen da, batez ere. Labore lurrak eta etxe inguruak ditu bestela gogoko. Bizi eremuak, Mexikoko hegoaldetik Perura eta Brasila bitarteko lurraldeak ditu.