Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

grisaille

iz. Art. Kolore grisak soilik erabiltzen dituen pintatzeko teknika, askotan irudiari eskulturaren itxura ematen diona. XV. mendean van Eycks flandestar anaiek erabili zuten lehenengo aldiz, eta XVIII. mendean ere erabili zen, sabaiak eta hormak eskultura klasikoen erara apaintzeko. || Frantzian, kolore bakar baten gainean kolore gardenak erabiliz margotzeko teknika.