Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Greindl, Josef

Alemaniar opera abeslaria (Munich, 1912 - Viena, 1993). Bigarren Mundu Gerraren ostean egin zen ezaguna, eta mundu osoan abestu zuen (Paris, Londres, New York…). Bayreutheko Jaialdian urtero abestu zuen 1952. urtetik 1969. urtera, Richard Wagnerren obrak baitzituen bereziki gogoko.