Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grant, Archibald Alexander Leach

(Cary Grant deitua). Estatu Batuetako antzezlea, jatorriz ingelesa (Bristol, 1904 - Davenport, 1986). Komediak jokatu zituen batik bat, eta xarma handiko pertsonaiak egin zituen. Hitchcock-ekin egin zituen film onenetariko batzuk. Film nagusiak dira: Bringing up baby (1938), The Philadelphia Story (1940), Arsenic and Old Lace (1944), To catch a thief (1955), North by Northwest (1959). 1970ean Oscar sari berezi bat eman zioten.