Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Granoff, Katia

Ukrainar jatorriko idazle eta arte merkataria (Nikolaiev, 1895 - Paris, 1989). Errusiar iraultzatik (1917) ihesi heldu zen Parisa 1924an, eta hainbat arte galeria zabaldu zituen han. Poesia idatzi zuen –La colonne et la rose (1966, Zutabea eta arrosa, Frantziako Akademiaren saria), eta Anthologie de la poésie russe (1961, Errusiako poesiaren antologia) antologia argitaratu zuen. Azken horrek Georges Dufau saria jaso zuen.