Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grandmontagne Otaegui, Francisco

(Luis de Jaizquibel deitua). Gipuzkoar kazetaria eta idazlea (Barbarillo de los Herreros, Burgos, 1866 - Donostia, 1936). Hondarribian bizi izan zen umetan eta Argentinara joan zen gazterik. La Baskonia izeneko egunkaria sortu zuen Buenos Airesko hirian 1893an. Argentinako eta Buenos Airesko giroa azaltzen zuten arrakasta handiko nobelak idatzi zituen (Teodoro Foronda; Vivos, tilindos y locos, La Maldonado), eta horien artean Los Inmigrantes Prósperos (1899, Aberasturiko etorkinak) euskaldun emigranteek Argentinako Pampan bizi zituzten pasadizoak kontagai dituen obra. 1902. urtean itzuli zen Grandmontagne Euskal Herrira eta kazetaritza lanetan murgildu. Eskuindarra zen eta Primo de Riveraren diktaduraren aldeko agertu zen 1923. urtean.