Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gower, John

Ingeles olerkaria (Kent, 1325 inguruan - Southwark, 1408). Chaucer-en adiskidea zen. Vox clamantis olerki didaktikoa idatzi zuen latinez; 1383an Confessio amantis, bertsoetan idatzitako ipuin bilduma moralista ingeles bizian idatzi zuen. Speculum meditantis edo Mirour de l’Omme eskuliburu alegorikoa frantsesez idatzi zuen.