Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goulding, Edmund

Britainia Handiko zinemagilea (Londres, 1891 - Los Angeles, 1959). Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren Estatu Batuetara joan zen eta Hollywooden aritu zen lanean Metro-Goldwyn-Mayer-entzat, Warner-entzat, eta, azken urteetan, 20th Century Fox-entzat. Bere filmetan lan egin zuten emakumeen zuzendaritzan arreta berezia jarri izan zuen beti. Haren gidaritzapean aritutako antzezle eta film batzuk dira, besteak beste: Greta Garborekin Gran Hotel (1932) eta Love (1927, Ana Kareninaren lehen bertsioa); Gloria Swanson, The trespasser (1929); Norma Shearer, Riptide (1934). Baina batez ere Bette Davisekin egin zituenak izan ziren ospe handienekoak, That certain woman (1937, Emakume ziur hori), Dark victory (1939, Garaipen iluna), The old maid (1939, Neska zaharra) eta The great lie (1941, Gezur handia).