Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gortázar Munibe, Manuel María

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1831? - Bedia, 1896). Liberala eta foruzalea zen. Bizkaiko foru ahalduna izan zen 1872-1875 bitarteko urteetan, eta ahaldun nagusi Bigarren Karlistadaren amaieran. Alfontso XII.aren kontra azaldu zen, Espainiako erregeak Somorrostron euskal foruen aurka hitz egin ondoren, eta laguntza eman zion euskal diputazioek Madrilgo Gorteetan foruen deuseztatzearen aurka jaso zuten azalpen-erreguari. Bilboko 1874ko setioari buruzko Egunoroko liburu bat eman zuen argitara. Bizkaiko liberal foruzaleen arteko politikari garrantzitsuenetako bat izan zen.