Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gordiano I.a Marko Antonio. ;(Gordiano Afrikarra

edo Zaharra deitua). Erromako enperadorea (Erroma, 157 inguruan - Kartago, 238). Afrikako prokontsul izan zen. 80 urte zituela Gordiano semearekin enperadore izendatu zuten. Bere semea Kapelianok Kartagon hil zuela jakin zuenean bere buruaz beste egin zuen. v Gordiano II.a Marko Antonio Gordiano Semproniano. Erromako enperadorea (192 inguruan - Kartago, 238). Aurrekoaren semea zen. Aitarekin batera enperadore izan zen. Kapeliano, Maximinoren jeneralak Kartagon hil zuen. v Gordiano III.a Marko Antonio (Gordiano Errukiorra deitua). Erromako enperadorea (238-244) (Erroma, 224 inguruan- Zaitha, Eufrates ondoan, 244). Gordiano I.aren biloba zen. 13 urte zituela izendatu zuten enperadore pretoriarrek. Pretorioko prefeta zen Mesiteo bere aitaginarrebaren gidaritzapean agindu zuen lehenbizi, baina haren ondorengoak, Filipe Arabiarrak, hil zuen.