Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gordia

Mit. Frigiako antzinako erregea, Gordium hiria sortu zuena. Hiri hartan hartu zuen bere gurdia; gurdi ardatza estu-estu lotu zuen lokarriaz. Korapilo hura askatzen zuenak Asiako inperioa eskuratuko zuela agindu zuen. Alexander Handia Gordiumera iritsi eta bere ezpataz moztu zuen lokarria. Gordia Zibeleren maitalea zen elezaharraren arabera, eta Midas haren semea zen.