Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gómez de Segura Beltrán de Heredia, Paulino

Bizkaitar politikaria (Bilbo, 1891 - Okzitaniako Tolosa, 1963). Ortuellan lan egin ondoren, Langileen Elkartearen Zentroa sortu zuen Bilbon. 1931. urteko hauteskundeetan zinegotzi aukeratu zuten Bilbo Zaharrean. Gerra Zibila hasi zenean Bizkaiko Defentsa Batzordeko komisario izendatu zuten eta erbestera jo zuen frankistak Bilbon sartu zirenean. PSOE alderdiko Batzorde Eragileko kide hautatu zuten 1944. urteko batzarrean. Gisa berean, UGT sindikatuko lehendakariordea eta Euskadiko UGT-ko lehendakaria izan zen. Eusko Jaurlaritzako kontseilari izendatu zuten 1952. urtean.