Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gómez de la Serna, Ramón

Espainiar idazlea eta itzultzailea (Madril, 1888 - Buenos Aires, 1963). Abangoardia zalea zen, eta gregeriak asmatu zituen, hau da, irudien eta metaforen ausardia eta zorroztasuna agertzen duten hitz lauzko pieza laburrak, umoretsuak (Greguerías, 1918; Flor de Greguerías, 1933). Eleberria (El torero Caracho, Seis falsas novelas), biografia (Azorín, Valle Inclán, Retratos Contemporáneos, Goya, Oscar Wilde), arte kritika (Ismos; El Greco, visionario de la pintura, 1963) eta antzerkia (Los medios seres) landu zituen. Gómez de la Sernaren obra idazlea bera bezain bitxia da; jarrera probokatzailea du, bai idazlanetan nola hitzaldietan, eta eragin handia izan zuen bere garaiko eta ondorengo idazleengan. Inongo higikundetan sailkatua ez izateko ahaleginak egin zituen, Ramonismo deitu zuen filosofiaren baitan izan ezik.