Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Goikoetxea, Jon Andoni

Nafar futbolaria (Iruñea, 1965). Osasunaren harrobitik ateratako jokalaria. Bere ibilbide luzean emaitza bikainak lortu ditu bere taldeekin: Europako Kopa bat, lau Liga txapelketa eta Superkopa bi. Osasunan, Realen, Barcelonan eta Athleticen aritu ostean, Japonia aldera joan zen, eta Yokohama Marinos taldean jokatu zuen. Osasuna bere betiko taldean erretiratu zen 1999. urtean futbol profesionaletik, hamahiru denboralditan lehen mailan aritu eta gero.