Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gneisenau, August ;(Neidhardt von kondea)

Prusiar mariskala (Shildau, Saxonia, 1760 - Posen, 1831). Ingalaterraren zerbitzuan ibili zen Ipar Ameriketan eta 1786an Prusiara itzuli zen. Stein eta Scharnhorst-ekin batera, Frederiko Gilen III.aren armada eratu zuen 1808tik aurrera. Waterlooko gatazkan jokabide eraginkorra izan zuen.